INTXAUSTI REKONDO, JOSEBA

(Segura, 1936).
Historialaria da. Bartzelonako Unibertsitatean irakasle izan zen, eta baita Arantzazuko Ikastegi Teologikoan ere. Euskaltzain Urgazlea izan da 1961az geroztik, eta 2005etik hona Ohorezko Euskaltzaina da. 2007an Euskararen Historia Sozialaz (EHS) diharduen Euskaltzaindiko ?Etxeberri? Egitasmoa landu zuen Euskaltzaindiarentzat, eta berorren zuzendaria da geroztik.
1975ean hasita, arreta berezia jarri du Hizkuntzen Historia Soziala aztertzen, eta Euskararena batik bat. Idazle eta lankidea izan zen Euskararen Liburu Zuria idatzi zenean (1978), eta aldizkako argitalpenen zuzendaria ere izan da (Jakin, Anaitasuna).
Uzei-ko zuzendari-sortzailea izan zen, era berean Ikastolen Artxibo Historikoaren proiektuarena (Historia baten bila, 1990) eta Bidegileak bildumarena (Eusko Jaurlaritza, 1991). Euskarari buruzko Erakusketen zuzendari-egilea izan da (Euskal Hitz, Eusko Jaurlaritza, 1987; Euskara Denona, Nafarroako Gobernua, 1989). 1984-1985. urteetan lankide-talde zabal batek burututako Euskal Herria obra zuzendu zuen (2 libk., Lan Kide Aurrezkia).
Saiakera gisa, euskararen historia sozial orokor bat idatzia du: Euskara, euskaldunon hizkuntza (argitalpenak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez). Argitara eman dituen Euskararen Historia Sozialarekiko ikerlanak batez ere riev, Boletín Sancho el Sabio, Euskera eta Jakin aldizkarietan kaleratu ditu.
Esparru historiko-soziolinguistiko horretan egindako lanen parean, Euskal Herriko Historia Erlijiosoa aztertu izan du, mota ezberdinetako lanak argitara emanez (Arantzazu. Ikerlan eta saiakerak XX. mendeko historiaz, 2003; Un Convento en la Ciudad, 2005, etab.), Euskal Herriko Erlijiosoen Historiako I. Kongresua zuzendu eta bertako Aktak editatuz (2003). Euskal erlijiotasunari buruzko ikerlanak batik bat Karmel eta Hemen aldizkarietan eman ditu. Arantzazu aldizkarian hileroko saila darama Euskal Herriko Institutu Erlijiosoei buruzko historiaz.
K. A. Euskal Fundazioko Idazkari Nagusia da, berau sortu zenetik (1994).

http://www.karmelaldizkaria.com/idazle.php?id=33

Imagen de cubierta: HISTORIA, NACIÓN Y NACIONALISMO
7,00€
Disponible