Usted está aquí

Imagen de cubierta: SOFIA PETROVNA

SOFIA PETROVNA

TXUKOVSKAIA, LIDIA

ISBN: 
978-84-16946-30-3
Editorial: 
Coleccion del libro: 
Número de páginas: 
160
Dimensiones:
125x190
Fecha edición:01/03/2019
descripcion alternativa Versión para impresión
Libro de la Distribuidora Traficantes de Sueños

× Este libro se puede adquirir pero el plazo de entrega será un poco más largo de lo habitual. Disculpen las molestias.

Preventa. Este libro se puede adquirir pero no se enviará hasta que el libro se edite y llegue a nuestros almacenes.

15,00€

«Sofia Petrovnak ordu arte inoiz ez zuen ikusi Nataxa hain asaldaturik. Berak ere ikaratan zituen eskuak, eta ez zuen bere kartera aurkitzerik lortzen. Lanean idatzi zuten telegrama, bazkaltzeko pausaldian, eta lanetik irten ondoren bidali zuten. Denek eman zizkioten zorionak Sofia Petrovnari; lanean Erna Semenovnak berak ere zorionak eman zizkion, horrelako seme bat zuelako, eta etxean, erizainak ere bai. Iluntzean, nekaturik eta pozik oheratzerakoan, lehendabiziko aldiz pentsatu zuen Sofia Petrovnak Nataxa beharbada Koliaz maiteminduta zegoela. Nola ez zen, baina, lehenago ohartu! Neska zintzoa, ongi hazia, langilea zen; oso itsusia, ordea, eta Kolia baino zaharxeagoa. Lo hartu bitartean, Koliaz maiteminduko zen eta haren emaztea bihurtuko zen neska imajinatzen ahalegindu zen Sofia Petrovna: liraina, mardula, musu-gorria, begi-argia eta ile-horia, ingeles postal batekoaren antz handikoa, baina Nazioarteko Gazteria Komunistako intsignia bularrean zuela.»
Lidia Txukovskaia

Recomendaciones

TXUKOVSKAIA, LIDIA

San Petersburgo 1907 - Mosku 1996 Poesia, memoriak, literatura kritika eta narratiba idatzi zituen. 1928an Samuil Yakovlevitx Marxakek zuzentzen zuen Detistataren Leningradeko sekzioan lan egiten hasi zen. Beste askorentzat bezala, «Marxaken erredakzioan» lan egitea literatura-eskola egiazkoa izan zen berarentzat. Baina 1937an «sabotatzaile taldea» deklaratu zuten erredakzioa, kide batzuk atxilotu egin zituzten, eta inguruko asko hil ziren. 1937ko urte horretan bertan atxilotu eta 1938an fusilatu zuten bere senarra, Matvei Petrovitx Bronstein fisikari teorikoa.

No hay comentarios
Añadir nuevo comentario